Belate eta Almandozeko tunelak, zabalik

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 2a, 09:20

Europako segurtasun araudira egokitzeko bost hilabetan itxita egon ondoren, ohiko trafikoa itzuli da N-121-A errepidera.

Atzo zabaldu zituzten, bost hilabetez itxita egon ongoren, Almandoz eta Belateko tunelak.  Sare transeuropearrean 500 metrotik gorako tunel guztiek bete behar duten Europako segurtasun-araudira egokitzeko tunel barruko obrak egin dituzte azken bost hilabeteetan. Aurreikusitakoa baino bi hilabete lehenago zabaldu dituzte N-121-A errepideko tunelak. 

Autoak Belateko mendatera bideratu dituzte obrak iraun bitartean, baina ibilgailu astunak mugatua izan dute bide hori: matrikula bikoitiek eta bakoitiek astekako txandetan erabili ahal izan dute. Gainerako ibilgailu astunak A-15 autobidera eraman dituzte, eta kamioilarientzat bidesaria pagatzeko beherapenak jarri dituzte. Nafarroako Gobernuak atzo utzi zituen bertan behera laguntza horiek.

Hobekuntza lanak

Hauek dira bi tuneletan burutu diren lanak: likido toxikoak eta sukoiak ebakuatzeko drainatze-sistema bana ezarri dira; bide-zoruaren drainatzea zabaldu eta birjartzea; bide-zoru berria fresatzea eta birjartzea (MBC) eta seinaleak; aireztatze, argiztatze iraunkor eta gida-zirkuituetarako suaren kontrako kable-sare berria jartzea. Belateko tunelean, bestalde, 40 metro luzerako eta 3 metro zabalerako bi bazterbideak amaituta daude, hego tunel-ahoaren 360 eta 400 metrora hurrenez hurren. Bai Almandozko tunelean bai Belatekoan isuriak jasotzeko bi kutxatila eta sareta jarri dituzte.

Nafarroako Gobernuak 3,92 milioi euroko inbertsioa egin du egokitze-lan hauek aurrera eramateko. Construcciones Mariezcurrena enpresak ekainaren 4an hasi zituen obrak. Orduan itxi zituzten tunelak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!