Nafarroako ondarea babesteko eta berreskuratzeko Herri Gida aurkeztu dute gaur. Tresna bat izatea du helburu eta bereziki toki entitate, udal eta kontzejuetara iristaraztea nahi dute. Modu horretan, Elizak bere izenean jarritako ondarearen berri izateko zein pauso eman behar diren jakinaraziko die eragile, alkate eta zinegotziei.
Aitzinsolasean azaltzen da nola liteke Elizak Nafarroan gutxienez 1.087 ondare bere izenean jarri izana. Horien berri eman eta beste asko egon daitezkeela ohartarazten du. Horien berri izateko nora jo behar den ere azaltzen du eta zer nolako pausoak eman behar diren horiek berreskuratu ahal izateko.
Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma Espainiako Recuperando taldearekin batuko da azaroaren 10ean eta 11n Zaragozan. Asmoa da, PSOEren gobernuak duela bi hilabete adierazitakoaren inguruan hitz egitea, alegia, Elizak inmatrikulatutakoen zerrenda publiko egiteak sortuko duenaz aritzea da xedea.