Hilketa matxista salatzeko elkarretaratze isila eginen dute eguerdian

Euskalerria Irratia 2018ko urriaren 24a

Joan den astean Alde Zaharreko Kale Nagusiko etxebizitzan izandako sutea eragindakoa izan zelako espetxean dago bertan bizi zen gizonezkoa. Emakumezkoak erredura larriak izan zituen eta atzo zendu zen. Gizonak eragindako suteak hil zuela salatzeko elkarrtaratzea eginen dute 12:00etan udaletxeko plazan. 

Erredura larrien ondorioz atzo hil zen emakumezkoa Zaragozako ospitalean. Joan den astean izan zen sutea Alde Zaharreko bere etxebizitzan eta ikertzen ari dira berarekin bizi zen gizonezkoak piztu ote zuen.Indarkeria matxistak hildako emakumea litzateke eta kalera atera eta protesta egiteko deia egin dute: 12:00etan udaletxe plazan izanen da elkarretaratze isila eta 20:00etan mugimendu feministak deitutakoa.

Indarkeria matxistaren 8. biktima

Iruñekoa Euskal Herrian aurten izandako zortzigarren hilketa matxista da, gutxienez. Irailaren 24an izan zen aurrekoa, Bilbon. Maguette Mbeugou hil zuen haren senarrak, labankadaz. 25 urte zituen. Eraso egin eta alde egin zuen; 2 eta 4 urteko alabak amaren gorpuarekin utzi zituen gutxienez 24 orduz. Andreak bikotekidearen aurkako salaketa jarria zuen, eta banatzekotan zen. Gizona kartzelatu egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!