Matematikak eta artea eskutik helduta joan daitezkeela erakutsi du Janos Saxon artistak. Pieza batzuk sortu ditu, eskolan haurrek bi irakasgai horiek elkarrekin ikasteko. Ikusiz eta ukituz pieza horiek erabilita ikasi daitezke matematikak. Eta era berean, figurak eraikitzen dira artea sortuz.
Soiltasunetik sortzen den jokoa da, baina, konplexutasunera eramaten ahal da. Trebetasuna lantzen da. Ikasturte hasieratik ari dira Zangozako eta Irunberriko ikastoletan lantzen, eta lehen emaitzak ere jasotzen ari dira. "Bigarren Hezkuntzako ikasleek irudi figuratiboak egiten dituzte erabatz, Lehen Hezkuntzakoek abstraktuak direnak", azaldu du Iosu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidenteak.
Urriaren 28ra arte erakusketa bat izanen da ikusgai Planetarioan ikasle horiek egindako lanak ikusi ahal izateko.