Twitterreko kontu sekretu bat erabilita ezkerreko eta alderdi abertzaleetako politikariak iraindu ditu Nafarroako Espainiako Poliziaren buruak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 23a, 09:12

@polientes1612 ezizena erabiltzen du Daniel Rodríguez Lópezek ezkerreko politikariak eta ordezkari abertzaleak iraintzeko. Eldiario.es agerkari digitalak zabaldu duenez ,  Rodriguezek Patxi Zabaleta, Gabriel Rufian, Ada Colau eta baita Uxue Barkosen Gobernuaren kontrako irainak publikatu ditu bere twitter kontuan. Poliziak ez du ukatu twitter kontua berea denik bainan bere emazteari leporatu dizkio mezu polemikoak.

2012an Alderdi Popularraren Gobernuaren eskutik heldu zen Nafarroara Daniel Rodriguez komisarioa  Espainiako Poliziaren buru izateko. Orduz geroztik, ezagutu berri den twitter kontu sekretu hau erabilita foru ordezkari eta baita estatuko politikarien kontrako mezuak zabaldu egin ditu. “Nazkagarria”, “traidorea” edo ta “analfabetoa” bezalako hitzak erabiltzen ditu ezkerreko ordezkari eta politikari abertzaleei zuzendutako mezuetan. Iraun hauetaz gain, Rodriguezek UPyD eta VOX muturreko alderdien aldeko twitak ere argitaratu ditu. Abascal eta Tejeroren gaineko miresmena erakutsi eta Kataluniako afera konpontzeko, katalanei gogor aurre egin behar zaiela adierazten du.

Albistea eman duen ElDiario.es-en arabera, Rodriguezek ez du ukatu twitter kontu hori berea denik, bere sakeleko telefonoan kontua irekita du, bainan aipaturiko mezuak bere anaiari leporatu dizkio hasiera batean gero bere emazteak idazten zituela adierazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!