2018ko Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina aurkeztuko du Errigorak Nafarroako Parlamentuko Erabilera Anitzeko aretoan, bihar asteartearekin 18:00etan. Aurkezpenean, Errigorako kideez gain, urte hauetan kanpaina honen bidez Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu dituzten 800.000 euroen hartzaileak ere mintzatuko dira: bertako ikastoletako zuzendari bat eta Erriberako AEKko eta Sortzen elkarteko kide bana.
Kanpaina urriaren 25ean hasiko da, eta aurtengo edizioa berezia izango da, Errigoraren 5. urteurrenarekin bat egingo baitu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!