19 urteko gaztea hil da auto istripuz, Urdiainen

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 22a, 07:55

Beste bi lagun zaurituta eraman dituzte Iruñeko Ospitalera. Foruzaingoak berri eman duenez, Urdiain eta Altsasu lotzen dituen landa-bide batetik zihoan autoa, eta Arakil ibaira erori da zubi bat igarotzean. Lau bidaiari zihoazen guztira.

19 urteko gazte bat zendu da Urdiainen izandako (Nafarroa) istripu batean, eta beste bi lagun zaurituta eraman dituzte Iruñeko Ospitalera. Foruzaingoak berri eman duenez, Urdiain eta Altsasu lotzen dituen landa-bide batetik zihoan autoa, eta Arakil ibaira erori da zubi bat igarotzean. Lau bidaiari zihoazen guztira.

Bi zaurituak 21 urteko bi gizononezko dira. Bat kordea galduta eraman dute ospitalera, buruan kolpe bat jasota, eta zaintzapean dute bestea, begian jasotako kolpe baten ondorioz. Laugarren bidaiaria onik atera da ezbeharretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!