Diru gehien izanen duten aurrekontuak aurkeztu ditu Gobernuak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 17a, 13:43

Mikel Aranburu kontseilaria.

>Gobernuak 2019rako aurrekontuaren foru lege aurreproiektua onartu du: aurrekontu osoa 4.306 milioi eurokoa izanen da. 
>Aurrekontu horren %55 gizarte gasturako izanen dela nabarmendu du Ogasun kontseilariak, alegia, Osasuna, Hezkuntza eta Eskubide Sozialak sailetara.

Prest du gobernuak heldu den urterako zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko aurrekontu proiektua. aurrekontuaren foru lege aurreproiektua onartu du: aurrekontu osoa 4.306 milioi eurokoa izanen da. Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilariaren hitzetan, "aurrekontu onak" dira, gastu muga %3,1 handituko delako. "Zintzotasunez kudeatu ditugu aurrekontuak, arduraz eta etorkizuneko ikuspegiaz, kontu orekatu eta egonkorretan oinarrituta". Aurrekontu horren %55 gizarte gasturako izango dela nabarmendu du Aranburuk —hala nola Osasuna, Hezkuntza eta Eskubide Sozialak—.

Aurreproiektua Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Foru Erregimeneko Batzordera eta Ingurumen Kontseilura igorriko dute, behin betiko lege proiektua onartu aurretik. Urrats hori eginda, parlamentura igorriko dute proiektua, taldeek eztabaidatu eta bozkatu dezaten. Ia hiru hilabete dituzte aurrean, urtea amaitu baino lehen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!