Berandutzen ari dira bular minbizia prebenitzeko probak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 17a, 08:05

Saray Elkarteak kritikatu du mamografiak egiteko probak bi hilabete baino gehiago berandutzen ari direla. Ostiralean da Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Gaixotasuna pairatu duten emakumeen artean (minbizia hori gehienetan emakumeen artean ematen da nahiz eta gizonen bat ere baden tartean) errebisioa ez dela garaiz egiten ari. Bi hilabete baino gehiagoko berandutzea gertatzen ari dela salatu du Saray Elkarteak, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak. Horri gainera gehitu behar zaio sei edo urtebeteko prebisioarekin egiten direla halako errebisioak eta hortaz, atzerapena handia dela. "Ezin da onartu gaixotasuna pairatu duten horiek kexa jarri behar izatea euren errebisioa atzeratu egiten delako. Estres sikologikoa eragiten die askori", azaldu du Ana Sarasa elkarteko presidenteak. Irtenbidea ez da erraza baina uste dute onkologiako profesional gehiagoren kontratazioak eta itxaron zerrenden kudeaketa egokiago batek lagunduko lukeela atasko hori bideratzen. 

Ekitaldi ugari bularreko minbiziaren aurkako egunerako

Eraikin ugari arrosa kolorez jantziko dira urriaren 19aren karietara, hori baita Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Horrez gain, ekitaldi nagusia hilaren 20rako antolatu dute baina ekimen ugari daude: 

  • Urriaren 20an, sentsibilizazio eguna izanen da. Gazteluko plazan karpa bat izanen da eta argazki sorta bat egiteko proposamena egin dute. 12:00etan minutu bateko isilunea izanen da. 
  • Urriaren 20an era berean 10:00etan martxa nordikoa izanen da: Ziudadela, Takonera eta Gazteluko Plaza zeharkatuko dituzte. 
  • Urriaren 21ean igandearekin 'Escape bull' antolatu dute. Santo Domingo plazan hasiko da eta mugikorra interneteko sarbidearekin izatea ezinbestekoa da ibilbideko 16 enigma aurkitzeko. Izen eman behar da: escapebull.com webgunean. 
  • Egutegia ere salgai izanen dute. 2019koa prest dute Saray Elkartekoek. 
  • VII. Lasterketa ere antolatu dute hilaren 28rako 11:00etan izanen dena. 5 € balio du dortsalak eta Corte Inglesen daude salgai. 12.000 saltzea aurreikusi dute. 

Saray Elkartearen lan nekaezina

Bi psikologo, gizarte langile bat eta idazkari tekniko bat ari dira Saray Elkartean lanean. 2017an 1.084 arreta psikologiko eskaini zituen eta 260 arreta sozial ere bai, doan. 17 ileorde, 14 pertsonari lan arloko laguntza eskaini zien, 4 laguntza ekonomiko eskaini zituen eta 422 bihotz itxurako burko oparitu zituen. Horrez gain, 236 pertsonak hartu zuten parte ikastaroren batean. 256.000 euroko laguntza jaso zuen iaz Saray Elkarteak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!