Bardean benetako bonbekin maniobra gehiago eginen dituzte bihartik aurrera

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 16a, 08:05

Urriaren 17tik 19ra eginen ditu Espainiako Armadak maniobrak, beste behin. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu egin du "Parke Naturalean gailentzen dela maniobra horiek egiteagatik Armadak ordaintzen duen kanona segurtasuna eta ingurumenaren gainetik". 

Benetako bonbek berriz ere eztanda eginen dute Bardeako lurrean. Eta zeruan gerrarako erabiltzen dituzten hegazkinen orruak entzunen dira. Espainiako Armadak Bardea erabiliko du beste behin ariketa militarrak egiteko. Urriaren 17tik 19ra iragarri dituzte maniobrak eta horren erruz moztu eginen dute Bardeako Parke Naturaleko zenbait bideetarako sarbidea. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu du Bardeako Komunitateari (Bardeako Parke Naturala kudeatzeaz arduratzen dena) gehiago komeni zaiola "Armadak ordaintzen duen kanona jasotzea maniobra horiek egiteagatik Parke Naturala bera zaindu ordez". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!