Sodena enpresa publikoak egindako inbertsioak ikertzeko batzordearen funtzionamendu arauak onartu ditu gaur Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzarrak. Urriaren 31an eratuko dute batzordea, eta otsailaren 1an amaitu beharko dituzte ikerketa lanak. Hala ere, epea luzatzeko aukera izango dute.
Lau alor nagusietan zerrendatu dute batzordearen egitekoa:
- Ibedrolako akzioen salerosketaren analisia.
- Huts egindao hainbat proiektuetan egindako inbertsioen analisia.
- Davalor Salud S.L. enpresari egindako maileguen esleipenaren analisia.
- Eragiketa horietan Nafarroako Gobernuak izan dezakeen inplikazioaren analisia.
Talde parlamentarioek urriaren 25erako jakinarazi beharko dute taldeko zein kide izango den ikerketa batzordean.