Baloreak izenarekin sortu du proiektu berria Pello Reparaz musikariak (Vendetta taldearen ahots izandakoa). "Gazteek sentimenduei, emozioei, zintzotasunari, ilusioari eta baloreei kantatzen diete. Kultura eta etika oinarri hartuta, ahotsa jartzen diote horri guztiari", dio Reparazek berak. Iradi (bilbo), Asier (Iruñea), Kaiet (Getaria), Netsanet (Baiona) eta Luna (Berriozar) dira Baloreak proiektuaren protagonista.
Hiru kanta grabatuak dituzte talde-lanean. Orain bakarkakoan dabiltza. Bakoitzari balore bat "egokitu" zaio eta horren inguruko kantua sortzen ari dira. Txoko desberdinetako gazteekin ari dira konpartitzen esperientzia hau, bakoitzaren perspektiba jasotzen ari dira norberari egokitu zaion balore horren inguruan. Abenduan kaleratuko dute lehen lana.