Kamioi gidaria ondoezik sentitu da eta Murchante parean gelditu du kamioia AP-68 autobidean. Larrialdi zerbitzuetara deitu du gidariak. Minutu gutxiren ostean iritsi dira anbulantzia eta seguratasun indarrak, baina medikuek ezin izan dute ezer egin. 56 urteko gizonezkoa zen gidaria. Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira.