Hilabetean behin meza egiten dute "gerraren garaipena eskuratu zuten horien alde" Hermandad de Caballeros de la Cruz izeneko taldeako. 1936ko militar frankistak hartzen dituzte gogoan meza horietan. Eta talde hori izan da bi herritar salatu dituena Erorien Monumentua izenarekin ezaguna den eraikinean bideo-grabazioa egiteagatik. 'A sus muertos' izeneko dokumentala prestatu dute eta zehazki kriptan grabazioa egiteagatik azaldu da kexu talde hori. Bernard Clemente eta Carolina Martinez dira grabazio horiek egin dituztenak eta haien kontrako salaketa da jarri dutena: bi urteko espetxe zigorra eta 12.000 euroko isuna ezar diezaiekete horregatik.