Azaroaren 7an emanen du Auzitegiak taldeko bortxaketako epaiaren aurkako helegiteen ebazpena

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 8a, 13:51

>Gaur auto baten bidez jakinarazi ditu horiek guztiak auzitegiak. Berretsi du, halaber, ahozko ikustaldirik ez duela egingo helegiteon gainean erabakitzeko, aldeek aurkeztutako informazioa aski zabala dela adierazi baitu. 
>Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko zigor aretoko bost magistratuen esku egongo da ebazpena, eta, hori edukitakoan, hilabeteren buruan, sententzia idatzita egongo da.
>Bortxaketa egiteagatik epaitu zituzten bost kideak libre daude behin-behinean. 

Azaroaren 7an emanen dute Iruñeko taldeko bortxaketako epaiaren aurkako helegiteen ebazpena. Behin erabakia plazaratu eta gero, hilabete baten bueltan helduko da auziaren gaineko sententzia, alegia, urtea amaitu aurretik jakinen litzateke zein zigor aplikatuko zaien bost bortxatzaileei. 

Bederatzi urteko kartzela zigorra, sexu abusuak leporatuta; horixe izan zen Iruñean 2016ko sanferminetan neska batek jasandako taldeko bortxaketaren bost egileei jarri zitzaien zigorra. Epaiak anabasa sortu zuen, bereziki ez zelako aintzat hartu bortxaketa izan zela, eta akusazioek helegitea jartzeko asmoa adierazi zuten. Baita akusatuek ere. Orain, kontra jarritako helegiteei zer erantzun ematen zaien ikusi beharko da. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko zigor aretoko bost magistratuen esku egongo da ebazpena, eta, hori edukitakoan, hilabeteren buruan, sententzia idatzita egongo da.

Gaur auto baten bidez jakinarazi ditu horiek guztiak auzitegiak. Berretsi du, halaber, ahozko ikustaldirik ez duela egingo helegiteon gainean erabakitzeko, aldeek aurkeztutako informazioa aski zabala dela adierazi baitu. Jakinarazi du, halaber, atzera bota duela akusazio partikularrak aurkeztu nahi zuen agiri bat, zeinean zehazten zuen nola artatu zuten biktima sexu erasoak jasan dituzten andreak artatzen dituzten zentro batean.

Libre daude bost akusatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!