Haur eskola berria eraikiko dute Lezkairun

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 8a, 13:20

>Hiru zerbitzu eskainiko ditu: jardunaldi osoa, jardunaldi erdia eta gurasoekin hazkuntza prozesua egin ahal izateko gela. 
>2020-2021 ikasturtean zabaltzea aurreikusi dute. Oraindik zehazteke hizkuntz eredua. 
>222 haurrentzako tokia izanen da eta hamalau hezitzaile beharko dituzte. 

Haur eskola berri bat zabalduko da Iruñean 2020-2021 ikasturterako. Lezkairun izanen da eta 222 haurrentzako tokia izanen du. Modu horretan, Iruñea hegoaldeko biztanleei zerbitzua eskaini nahi zaie, eta gainera, berrikuntza nabarmen batekin: hiru zerbitzu desberdin izanen ditu eskaintzan, hala azaldu du Hezkuntza zinegotzi Maider Belokik.

Solairu bakarreko haur eskola izatea nahi dute, gela bakoitzak kanpora ateratzeko aukera izatea eta modu horretan lau pareten arteko eskolak kalekoekin bat egiteko aukera bilatzea. 1.900 metro koadro izanen ditu eta 1,9 milioi euroko inbertsioa eginen dute. Hiru espazio desberdindu ere izanen dituela nabarmendu du haur eskoletako gerente Alfredo Hoyuelosek:

>Jardunaldi osoa eskainiko diete 71 haurri. 

>Jardunaldi erdia eskainiko diete 43 haurri. 

>Familiarekin hazkuntza zerbitzua egin ahal izanen dute 102 haurrek. 

Zuzendaritzarako langile bat eta hamalau hezitzaile ariko dira lanean eskola horretan. Oraindik erabaki gabe dagoena, hizkuntza eredua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!