Mikel Buil Nafarroako Ahal Dugu-ko primarioetara aurkeztuko da

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 5a, 12:50

Ahal Dugu-ko "zuzendaritzarena ez den" eta "profil feminista eta munizipalista" duen hautagaitza osatuko duela adierazi du.

 

Nafarroako Parlamenturako hauteskundetarako Ahal Dugu-ko hautagai izateko alderdiaren primarioetara aurkeztuko da Mikel Buil. "Fase berri batean gaude Ahal Dugun, egituratze epe gogor baten ondorik, heldutasun fasean. Pertsona askok eskatu didate fase berriaren buru izatea". 

Prentsaurrean egindako adierazpenetan esan duenez osatuko duen hautagatitza ez da Ahal Dugu-ko zuzendaritzarena, eta "profil feminista eta munizipalista" erantsiko duela gaineratu du. Gobernua eskuratzeko "sakoneko lana" egingo dutela zehaztu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!