>Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi egin du Polizien Legearen proposamena aintzat hartzea. >Ez du kontrako botorik jaso: Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta PSNk aldeko botoa eman dute, eta UPN, Ahal Dugu-Orain Bai, PPN eta Ezkerra abstenitu egin dira. > Lege proposamenaren helburua da 2015eko Foru Legearen bidez "txertatutako aldaketak aplikatzean sortu diren arazoak konpontzea, polizia eredu modernoa eta erreferentziakoa antolatu ahal izateko".
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi egin du Polizien Legearen proposamena aintzat hartzea. Eta orain bide luzea du aurretik erabat onartuta geratzen den arte. Ez du kontrako botorik jaso Geroa Baik eta EH Bilduk egindako proposamenak: haiekin batera Ahal Duguk eta PSNk aldeko botoa eman dute, eta UPN, Ahal Dugu-Orain Bai, PPN eta Ezkerra abstenitu egin dira.
Geroa Baik eta EH Bilduk bultzatutako lege proposamenaren helburua da 2015eko Foru Legearen bidez "txertatutako aldaketak aplikatzean sortu diren arazoak konpontzea, polizia eredu modernoa eta erreferentziakoa antolatu ahal izateko". Iaz Nafarroako Gobernuak proposatutako Polizien Legea ez zuen onartu parlamentuak.