E mailatik C mailara pasako dira Administrazioko langile guztiak eta administrazio laguntzaileak administrazio langile izanen dira, alegia, D mailatik C mailara pasako dira. Administrazioko gehiengo sindikalarekin sinatutako akordioaren bidez ahalbidetuko da hori. LAB, Comisiones Obreras eta UGTk babestu dute "funts gehigarrien bidez" ahalbidetzea soldata txikiena duten Administrazioko langileei baldintzak hobetzea. Barne Kontseilari Mari Jose Beaumontek nabarmendu du aspaldian exijitzen ari ziren pausoa dela eta negoziazioen ondotik lortu den hitzarmena izan dela.
Gehiengoa dute hitzarmen hori sinatu dutenek Administrazioan, %75. Kontent mintzatu dira sindikatu horietako ordezkariak, enplegu publikoari onura egiten diolakoan daude. LAB sindikatuak gaineratu duena da, aurrera pausoa badela baina jakitun direla Administrazioko sektore zenbait ez dituela kontuan hartzen. Horregatik, beharrizan guztiak ase arte segiko dutela lanean nabarmendu du Isabel Artiedak.
Kalean, protesta
Satse, SAE, ANPE eta SNM sindikatuetako ordezkariak kalean egon dira protestan. Eurek ez dute bat egin hitzamenarekin, uste dutelako, langile ugariri bizkar ematen zaiola. ELA sindikatuak abstentziora jo zuen. Akordioa aurrera egitea baden arren, motzegi gelditu dela uste du.