Urriaren 5ean, Iruñeko Planetarioan hasiko da eztabaidagunea. Egia: erreparaziorako, justiziarako eta ez errepikapenerako mekanismoa izeneko hitzaldia eginen du Brandom Hamber Belfasteko Ulster Unibertsitateko irakasleak. 18:00etan, Egia eta erreparaziorako mekanismoak izeneko mahai ingurua izanen da. Han, Paco Etxeberriak erreparazioa dakarten ikerlanak hartuko ditu mintzagai. Bertha Gaztelumendik Memoria partekatu baterantzikerketa aurkeztuko du, eta Amaia Kowaschek egiaren herri batzordeak eta bereziki 1978ko sanferminetako egiaren batzordea hartuko ditu mintzagai. Inma Errea izanen dute moderatzaile.
Larunbatean, urriaren 6an, Bilbon eginen da bigarren jardunaldia, EHUren Bizkaia aretoan. Aitzpea Leizaola antropologo eta Foro Sozial Iraunkorreko kideak emango dio hasiera bigarren egunari, Sufrimenduaren kartografia integral baterantzegitasmoaren aurkezpenarekin. Foro Sozialaren bortzgarren aldia bukatzeko, Egia eta Justizia: Nazioarteko erreferentziazko esperientziak, euskal kasuaren erronkak eta proposamenakmahai ingurua eginen dute. Amaia Alvarez kazetari eta zuzenbideko irakaslea eta Jon Mirena Landa zuzenbideko katedraduna izanen dira hizlariak.