Lanpostu bat bilatzeko aukerak ematea izan da Miguel Laparra Eskubide Sozialetako presidenteordearen erronka nagusietako bat Gizarteratze Errenta jasotzen dutenen artean. Eta gutxika lortzen ari dela nabarmendu du. Izan ere, lanpostu bat aurkitu dute errenta hori jasotzen izan diren herritarren %57. Dena dela, datu kezkagarri bat ere ageri da: izan ere, lanpostuek eskaintzen dituzten baldintzak direla-eta, askotan, gizarteratze errentarekin segitu behar izaten dute lanean ari badira ere soldata txikiegiak direlako. Hala onartu du Laparra presidneteordeak. "Lau herritarretik batek lanpostua aurkitu du baina gizarteratze errentarekin osatu behar du soldata duina izateko", adierazi du.
33.838 herritar dira Gizarteratze Errentaren programan izan direnak, 2016tik %6 hazi da zenbateko hori. Urte amaierarako %10 gehiago izatea aurreikusi du Eskubide Sozialetarako departamentuak. 97 milioi euro aurreikusiak zeuden 2018 honetan Gizarteratze Errenta ziurtatzeko eta dagoeneko 77 milioi euro inbertitu dituzte.