Irailean gora egin du langabeziak Nafarroan: 451 pertsona gehiago daude izen emanda langabeziaren zerrendan. Abuztuarekin alderaketa eginda %1,38 hazi da lanik gabe daudenen kopurua eta guztira 33.115 pertsona daude egoera horretan.
Iazko epe berdinari begira jarri ezkero, nabarmen egin du behera urtebetean langabeziak: iazko irailean 2.180 langabe gehiago zeuden aurten baino.