Haritz Romeo izanen da Sortu Nafarroako koordinatzaile nagusia

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 1a, 09:20

Haritz Romeo Galeano.

Miren Zabaletak utzi eginen du zuzendaritza arrazoi pertsonalengatik. Dena dela, Sorturen kontseiluko kide izaten segiko du. 

Sortu Nafarroak koordinatzaile berria du atzotik: Haritz Romeo Galeano (Lizarra, 1984). Miren Zabaletaren lekukoa hartu du Romeok, honek arrazoi pertsonalengatik kargua utzi ondoren. Zabaletaren zuzendaritza taldearekin segiko du aurrera Romeok eta Zabaletak segiko du Sorturen kontseilu orokorrean parte hartzen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!