Medikuak agindutako botikak ezin dituzte erosi 30.000 nafarrek

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 1a, 09:02

Garestiegia zaie askori botikak erosi ahal izatea. Medikuak gomendatutakoa ere ezin dituzte erosi herritar askok. Nafarroan %5ari gertatzen zaio ezin erosia. 

Osasun Barometroak egindako ikerketaren arabera herritar asko dira botikak erosi ezinda dabiltzanak. 30.905 nafar dira medikuak agindutako botikak ere ordaintzeko nahikoa dirurik ez dutenak. Barometroak beste datu batzuk ere helarazi ditu: botikak ordaintzeko nahikoa ez dutenen perfilaren inguruan dio, errenta baxua duten pentsionistak dira, langabezian daudenak eta batez ere emakumeak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!