Argindarra ordaintzeko bono soziala berritzeko deia egin dute

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 1a, 07:56

Zailtasun ekonomikoak dituztenek berritu beharko dute bono soziala jasotzen segitu nahi badute. Urriaren 8ra arte dute eskaera hori egiteko aukera. 

Argindarraren faktura hilabete bukaeran ordaindu ahal izateko bono sozialak daude martxan. Iaz asko izan ziren halakoak jaso zituztenak eta negu honetan ere hala egiten segitu nahi badute eskaera berritu behar dela ohartarazi du Iratxe kontsumitzaileen elkarteak. Izan ere, iaz jaso zutenen %40ak ez du berritu bono soziala jasotzeko kontratua eta urriaren 8ra arteko epea dagoela jakinarazi du. 

Edozein momentutan eska daiteke bono soziala. Baldintzak betez gero edozein momentutan hasi daitezkeelako laguntza horretaz baliatzen. 2017an sartu zen abian bono sozialen laguntzen afera. Deskontu horrek potentzia eta kontsumoan %25eko deskontua eragijnn dezake eta egoera ekonomikoaren arabera %40koa ere izan daiteke beherapena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!