Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusia ez da hautagai izango. Gaur arratsaldean ohar bidez jakinarazi duenez, ez da aurkeztuko foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko alderdiak azaroan egingo dituen primarioetan. Alderdiaren "antolamenduari" garrantzia eman, eta hura "indartzea" du helburu nagusi.
"Alderdia kohesionatuta dago, indartsu eta baturik, eta betiko itxi dugu talde parlamentarioarekin izandako atal nahasia. Ordua heldu da alderdikideek pausoa aurrera emateko eta jendearen aldeko urratsa emateko. Horregatik jaio ginen, eta horregatik aurkeztuko dugu ilusiozko proiektu sendoa". Gaur eman die jakitara erabakia Nafarroako Ahal Duguren zuzendaritzari, Koordinazio Batzordeari, eta Nafarroako Herritarren Kontseiluari.