Parlamentuaren kanpoko aldean SOS Nafarroako langileak izan dira. Protesta egin dute euren lana zalantzan jarri dutelako. Onartezintzat jo dute zenbaitzuen jarrera ez dutelako kontuan hartu albo kalteak izan dituela. Informazio faltsua zabaldu dutenen kontra auzitara jotzeko aukera ere aztertzen ari direla adierazi dute.