2015ean egin zituzten atxiloketak Auzitegi Naziionalaren aginduz. Zazpi gazte izan ziren guztira espetxera eraman zituztenak. Inolako bermerik gabe izan zela dio orain Auzitegi Konstituzionalak. Gazteak atxilo eraman zituzten inolako agindu judizialik erakutsi gabe eta legez kanpokotzat jo du ere espetxera bidali izana epailearengandik pasa aurretik.
Zazpi gazte horien artean Arrotxapeko bizilagun Ibon Esteban izan zen. Hasiera batean ez zuen poliziak atxilotu baina gero beste bi lagunekin batera Gasteizko Herri Harresian agertu zen. Une horretan atxilotuta eraman zituzten. Espetxera bidali eta zenbait hilabete eman zituen giltzapean. Epaiketan bi urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten eta hortaz berehala askatu zuten. Hilabete batzuk hori bai preso eman zituen berak eta baita harekin batera atxilotu zituzten gazteek ere.
Defentsak eragindako kaltearen ordaina eskatuko du
Erreklamazioa jartzeko aukera aztertzen ari da gazte horien defentsa. Auzitegi Nazionalak irreguiarki agindu zituen atxiloketak eta horrek kalte onartezina eragin du gazte zenbaitengan. Eragindako kaltea dena dela konpon ezina da gazte horiek hilabeteak eman baizituzten espetxean, baina, behintzat hori agerian uzteko lan eginen dute.