Eskubide Sozialen Karta osatzen duten gizarte eragile eta sindikatuek ere bat egin dute Euskal Herriko pentsionistek egindako deialdiarekin. Iruñean Pentsionistak Martxan taldeak udaletxeko plazan eginen du protesta 12:00etan astelehenean, adinduen egunean. Kalera ateratzeko deia egin dute, etxean geldituz gero "eurak" irtengo direlako garaile.
1.080 euroko pentsio minimoa, 2011 eta 2013ko erreformak bertan behera uztea, KPIaren araberako igoera ziurtatzea eta pentsio sistema propioa, publikoa eta ziurra segurtatzea eskatuko dute beste behin.