Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz Frente Revolucionario Antifascista y Patriota taldeko kideak zein ETA politiko-militarreko Juan Paredes Manot (Txiki) eta Angel Otaegi izan nahi ditu gogoan Ahaztuak taldeak antolatu duen elkarretaratzeak. Espainiako Gobernu ordezkaritzak baina terrorismoa goratzen ahal duela esanaz debekatu egin du ekimen hori.
1975ko irailaren 27an hil zituzten bost kide horiek. Francok agindutako azken fusilamenduak izan ziren. Duela 43 urte gizarte mobilizazio handiak izan ziren hilketa horiek salatzeko.