'Pertsona edadetuak krisiaren aurrean plataformak' eta 'Pentsio Publikoen Defentsarako Koordinadorak' deitu dute heldu den urriaren 1ean manifestazioa. Pentsio sistema publikoa ziurtatzeko eskatuko dute. Aurrera pausoak sumatu dituzte azken aldian, baina, ez dira nahikoak. Ez dira konformatuko ogi apurrekin. Pentsioak Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera igotzea.
Herritar guztiei eragiten dizkietenak ere aintzat hartu dituzte: elektrizitatearen prezioaren igoera, botiken berrordainketa, menpekotasunean egin diren murrizketak … horiek guztiak onartezinak direla nabarmendu dute. Hagatik, urriaren 1ean, edadetuen egunean kalera aterako dira protestan. Foruen Monumentuan hasiko da martxa hori eguerdiko 12etan.