Larunbatean zabalduko dute Navarra Arena

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 25a, 19:13

Argazkia: NICDOko arduradunak Barkos Lehendakariarekin, Herrera kontseilariarekin eta Asiron alkatearekin batera, instalazioko pilotalekuaren bisitan.

Master Codere finala izango da egingo den lehenengo ekitaldi publikoa.

 

Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, Navarra Arena pabiloian izan da gaur goizean, Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerarekin eta Iruñeko alkate Joseba Asironekin batera. Instalazioa kudeatzen duen NICDO enpresako taldeak gidatuta, aurreikusten diren erabilera berrietarako (ikuskizun ezberdinak, biltzarrak, jardunaldiak edo moda-pasarelak) Navarra Arena egokitzeko egindako lanak ikusi dituzte. Larunbatean, irailaren 29an, egingo dute lehenego ekitaldi publikoa: Masters Codere finala.

Bisitan zehar, burututako azken jarduerak ezagutu ahal izan dituzte; esate baterako, eraikinaren edukiera ixteko eta iluntzeko edo hobekuntza akustikorako aukera ematen duten gortinak; prerriging parrilla, eszenatokietarako zintzilikatzeko puntu ezberdinak dituena; edo erabilera anitzeko aretoetako ekipamendua, 50 eta 320 pertsonarentzat, pabiloiko lehenengo eta bigarren solairuan. Azken hori Nafarroako Erresuma deitzen da, eta NICDOren eta Nafarroako Turismoren artean Komunitateko turismoa sustatzeko eta pabiloiko jarduerarekin duen lotura agertzeko egindako lankidetza-akordioa erakusten du. 

Horrez gain, in situ ikus ahal izan dituzte mugikortasun murriztuko pertsonentzako espazioak edota bideo-markatzaile funtzioa duten 6x4 metroko pantailak, pilotalekuan zein pista nagusian jarri dituztenak. Orobat, bisitan zehar, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol-eremuaren egoitza berrian eta Kirolaren Etxean izan dira, federazioen egoitzan, Navarra Arenan jada kokatuta baitaude. Eraikina NKGIk kudeatzen du, federazioekin instalazioen erabilera hitzartuta, orain arte Kirolaren Etxearekin egin izan den moduan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!