Jende "anitza" bildu da erorien monumentua eraistearen alde

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 25a, 13:19

Hiru arrazoi nagusi nabarmendu dituzte sinatzaileek:

>Demokratikoena izanen delako. Frankismoko buruzagien omenez egindako hileta-panteoia izan delako.
>Memoria Historikoaren araudiak hala diolako: altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta diktaduraren gorespena sahiestu behar dela.
>Arrazoi arkitektonikoak eta urbanistikoak ere badaude. Frankismoari egindako hiri-monumenturik handiena da eta ezin zaio erabilerarik eman.

Hilen oroitarria eraisteko herri ekimena aurkeztu dute. Taldearen izenburuak argi uzten duen moduan, Karlos hirugarrenaren amaieran dagoen eraikina botatzea da eskatzen ari direna. Eta hiru arrazoi nagusirengatik:

  1. Demokratikoena izanen delako. Frankismoko buruzagien omenez egindako hileta-panteoia izan delako.
  2. Legea betetzeko ere eraitsi egin beharko litzateke monumentua. Memoria Historikoaren araudiak dio: altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta diktaduraren gorespena sahiestu behar dela.
  3. Arrazoi arkitektonikoak eta urbanistikoak ere badaude. Frankismoari egindako hiri-monumenturik handiena da eta ezin zaio erabilerarik eman.

Alderdi politikoetako ordezkariak, kultur arlokoak, musikariak, kirol eta kultura arloko jendea, sindikalistak … adierazpena sinatu dutenen artean aniztasuna da nagusi. Oraindik ere erorien monumentua izenarekin ezaguna den eraikina botatzeko eskatzen duen adierazpenarekin bat egiteko aukera bada.

Alkateak eztabaida sakonagoa nahi du

Eraikina eraistearen inguruan galdetuta, Joseba Asiron alkateak dio ez dela eraikina eraistea edo ez eraistea bakarrik zalantza. Eztabaida sakonagoa dela uste du berak. Dena dela, ekimen sortu berria ona dela uste du, gaia sakon aztertzeko beste talde bat gehiago izanen delako.

Sinatzaileen zerrenda zabala

Asko dira eraikina eraistearen alde agertu direnak: kultur eta kirol arlokoak, aktoreak, kantariak... hona zerrendako izen batzuk: 

Nerea Urbizu (irakaslea eta kantaria)

Amaia Remirez (zinegilea)

Montxo Armendariz (zinegilea)

Pepe Viyuela (aktorea)

El Drogas (kantaria)

Kutxi Romero (abeslaria)

Begoña Alfaro (abokatua)

Raul de la Fuente (zinegilea)

Fermin Valentzia (kantaria)

Jokin de Carlos (Fusilatutakoen elkarteko kidea)

Roldan Jimeno (historialaria)Maite Mene (abeslaria)

Fatima Frutos (idazlea)

Asun Abad (aktorea)

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!