88 guardia civil eta 27 ibilgailu Altsasuko azken lau atxiloketak egiteko

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 25a, 08:48

!Ihes egiteko arrisku nabarmena"zegoelako Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioko agindua bete eta ekainean guardia zibilak Altsasuko auziagatik epaitutako Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea atxilotu zituen polizien "hedatze" handiarekin. 

Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak Espainiako Gobernuari Guardia Civilaren egun hartako dispositiboaz eta jarritako isun kopuruaz galdetu zion. Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, operatiboan Informazio Zerbitzuko, Ekintza Azkarreko Taldeko eta Komandantziako Hiritar Segurtasuneko Unitateko 88 agentek parte hartu zuten. Guztiak 27 ibilgailuetan joan ziren Altsasura. 

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, atxiloketak 08:30ak eta 09:30ak artean izan ziren. Lau altsasuar atxilotuak, lehenik Iruñeko Guardia Civilaren komandantziara eraman zituzten eta gero  Espainiako Auzitegi Nazionalera, 16:15ean iritsiz. Gobernuak gaineratu duenez, operatiboa egin zen egunean Guardia Civilak ez zuen inolako isunik jarri. 

Azken lau atxilotuek gaur 111 egun egin dituzte preso. Adur Ramirez de Aldak, Jokin Unomunok eta Oihan Arnanzek, berriz, 680.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!