Itxaronaldi luzeetara kondenatzen dituzte Atzerritarren bulegoan

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 25a, 07:51

SOS Arrazakeria eta Agiriak eta Eskubideak Denontzat elkarteen protesta, atzo.

"Eskatzaileen eskubideak hausteaz gain beraien zaurgarritasun juiridko zein soziala handitzen dute", salatu dute. Atzerritarrentzako Bulegoan beharrezko lan baliabideak jarrita arazoa konpontzeko aukera dagoela gaineratu dute. 

Iruñeko Atzerritarren Bulegoan ematen diren hitzorduen atzerapenak "onartezinak" direla salatu dute gaur goizean Nafarroako SOS Arrazakeria eta Agiriak eta Eskubideak Denontzat plataformek Iruñean egin duten protestan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaritzaren ondoan egin dute protesta. Atzerapen horien aurrean esku hartu eta  "berehalako konponbidea" emateko eskatu diote. Elkarretaratzearen ondoren, bi plataformetako ordezkariak eskaera erregistratu dute Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako bulegoan.

Atzerapen horiek eskatzaileak itxaronaldi luzeetara kondenatzen dituztela salatu dute bi elkarte hauek. Nazioarteko Babes eskaeretan hamahiru hilabete arteko itxaron aldia dela salati dute eta errotze sozialeko eskaeretan, berriz, bortz hilabete arteko atzerapena. Kasu horretan, gainera, erantzunaren itxaronaldia hiru hilabete artekoa dela salatu dute. Atzerapen horrekin hiru urte edo gehiago egoera irregularrean egon den pertsona batentzat erregularizazioa "ia ezinezkoa" dela salatu dute. Familia berriro elkartzeko kasuetan lau bortz hilabeteko itxaron aldia dela gaineratu dute.

Bi plataforma hauek adierazi dutenez, atzerapen hauek eskaera egiten duten pertsonen eskubideen aurkakoak dira: "Eskatzaileen eskubideak hausteaz gain beraien zaurgarritasun juiridko zein soziala handitzen dute". Atzerritarrentzako Bulegoan beharrezko lan baliabideak jarrita arazoa konpontzeko aukera dagoela gaineratu dute. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!