Xabi Bandini Iruñeko abeslariak 'Begibakarraren bidaia' bideo musikatua kaleratu du

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 24a, 13:19

Lehen aldiz animatu da bakarkako lanetan, Kerobia eta Anticontinente taldeetatik igaro ondoren. 

Xabi Bandini Iruñeko abeslariak Begibakarraren bidaia bideo musikatua kaleratu berri du. Lehen aldiz animatu da bakarkako lanetan, Kerobia eta Anticontinente taldeetatik igaro ondoren. Hau da bere lanaz kantariak aipatu duena: "Beste pertsonekin konektatzeko norberarekin konektatzea inportantea dela uste dut. Honek ematen duzuna egiazkoa eta berezia izatea eskaintzen dit. Honetarako tresna on bat ezagutzeko aukera izan dut, musika. Hortik haratago, pertsona soil bat naizela ulertzea, inor harritu behar ez dudala ulertzea da gakoa. Eta aferak zentzua duela noiz behinka nire burua hunkitzen badut, eta elkarrekin hunkitzea lortzen badugu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!