Guardia Zibilak 74 urteko gizonezko bat erreskatatu du Adi mendian, erori eta kolpe ugari jaso ostean. Ordu batzuk geroago, hala ere, hil egin da ospitalean.
Zilbetiko herritarra zen hildakoa, eta penditz handi batean behera erori da.
Erorketaren ondorioz desorientatu egin da eta kolpe ugari jaso ditu. Ondorioz, helikopteroz eraman dute ospitalera.
Hortik ordu batzuetara hil da, ospitalean, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez.