Zergak ordaintzea "zama" izan ez dadin, aldaketak planteatu ditu Orain Baik

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 21a, 13:06

Laura Perez eta Javier Onieva.

>Zergak ordaintzetik kanpo izan nahi dituzte 17.200 euro baino gutxiago jasotzen dutenak, orain arte, 11.200 baino gutxiagokoak zeuden kanpo. 136.000 herritarri eraginen lieke neurriak.
>1.000 euro edo gutxiagoko zorra duten herritarrei eta egoera zailean daudenei zorra ordaintzeko betebeharra atzeratzea (egoera ekonomiko hobea dutenean ordaindu dezaten, adibidez).

Laukoaren gobernua 2015etik ari da zerga sistema aldatzen. Pausoak eman dituzte gutxien duenak beregain hartu ez dezan ogasunari egiten zaion ekarpenaren gehiengoa eta ondare edo diru-kantitate handienei gutxika ezartzen ari zaie gehiago ordaindu behar dutenaren mezua. Ahal Dugu-Orain Baik proposamena jarri du mahai gainean:

  1. Zergak ordaintzetik kanpo izan nahi dituzte 17.200 euro baino gutxiago jasotzen dutenak, orain arte, 11.200 baino gutxiagokoak zeuden kanpo. 136.000 herritarri eraginen lieke neurriak. 
  2. Mila euro edo gutxiagoko zorra duten herritarrei eta egoera zailean daudenei zorra ordaintzeko betebeharra atzeratzea, euren egoera ekonomikoa hobea den arte.
  3. Errenta Aitorpenean beste laukitxo bat gehitzea, zeinetan, markatuz gero norbanakoen zergak ez diren bideratuko defentsa ministeriora. 

Zerga erreforma progresiboagoa izan behar dela uste du Perezek. Hala, enpresa handi eta sozietateei ordaintzen dutena ia ezereza izatetik eredugarri izatera pasa beharko litzatekeela iradoki du. Beste hainbat neurri ere jaso ditu Orain Baik proposamenean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!