UPNko talde parlamentarioan bi kidek euskaraz zekiten legealdiaren hasieran. Duela hilabete batzuk bakarra gelditzen zen Iñaki Iriartek bere akta alde batera utzita. Atzo iragarri zuen euskaraz dakien UPNko beste parlamentariak, Cristina Altunak berak ere utzi eginen duela parlamentari akta. Irakasle izateko oposizioak gainditu ditu Altunak. Ekaineko azterketan lortu zuen plaza bat hezkuntzan eta irakasle izateko utziko du parlamentari lana. Larraintzargo ikastetxean ariko da Altuna D ereduan eskolak ematen DBHko ikasleei. "Ohorea izan da aukera izatea erakundeetan barrutik lan egitea urteotan".