Kirolaren Balioak Planaren baitan ekintza prestatu dute oraingoan Kirol jarduera irisgarriak antolatu dituzte. Kirol institutuarekin batera ANFAS, ASPACE eta IBILI elkarteak ari dira egitasmoa prestatzen. Irisgarriak izanen diren ekimenak eginen dituzte. Kirola edonolako oztoporen gainetik praktikan jarri daitekeena dela erakutsiko dute modu horretan. Irisgarria eta inklusiboa izanen dira ekimenak Kirol Institutuko zuzendari Ruben Goñiren esanetan. Kirol Institutuaren diru-sailaren barruan 20.000 euroko laguntza izanen dute kirol irisgarrirako ekimenetarako.
IBILI elkarteko kidea da Erkuden Txokarro. Irunberriko Arrobira ateraldia antolatu dute. Erakutsi nahi dute gurpildun aulkia ez dela muga bat kirola egiteko. Baliabideak jarrita eta aukerak zabalduta edozein kirol egiteko aukera dagoela dio. Egunerokotasunean oztopoak aurkitzen dituzte maiz: "Arazoa ez da eritasuna, baizik, irisgarri ez izateak sortzen duena".
Irailaren 22an eginen dute Irunberrira txangoa. Urriko eta azaroko ostiraletan berriz, Nafarroako zenbait herritan gurpildun-aulkian daudenekin Slalom jarduerak antolatuko dituzte. Eta urriaren 20an hiru elkarteek bat eginen dute Iruñeko Carlos III. Etorbidean: herri kirolak, eskubaloia, futbola… izanen dira guztiontzat gozagarri.