CANen desagertzearen ondoren ikerketa batzorde bat baino gehiago jarri dute abian parlamentuan. Aurreko legealdian ezer gutxi argitzea lortu zutelako laukoak berriz ere zabaldu zuen ikerketa berri bat iluntasunetik argitara atera nahian gertatu zena. Oraingoan, zenbaterainoko ikuskaritza falta izan zenikertu nahi du. Horretarako bihar hasita UPNren garaiko goi kargudunak izanen dira parlamentuan azalpenak ematen. Jose Antonio Sarria izanen da lehena. Nafarroako Kutxako kontrol batzordeko presidente izandakoa da eta egun Nafarroako Enpresarien Elkarteko buru.
Sarriaren agerraldiarekin batera bihar zehaztuko dute alderdietako ordezkariek egutegi zehatza. Jakina dena da, hamabost goi karguk behintzat agertu beharko dutela parlamentuan: Barcina eta Sanzekin batera zuzendaritza taldeko kideak izanen dira.