Lehendakariak eta kontseilariak lehen eskutik jaso ahal izan dituzte nafarroako Ikastolen jaiari dagozkion argibideak eta hala bertara joateko gonbidapen formala ere jaso dute.
Nafarroako Jauregian izan den topaketara, Mikel Asiain eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente eta zuzendaria, eta Eneida Carreño eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako presidentea eta zuzendaria gerturatu dira.
Iñigo Aritza Ikastolak, 47 urteko ibilidea du, eta hirugarren urtez antolatuko du Nafarroa Oinez. ‘Bizi’ lemapean, ikastolak eraikina eguneratu eta beren hezkuntza eredua indartzen jarraitzea du helburu.
ARGAZKI OINA: Ezker eskuin: Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria; Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria; Maria Solana hezkuntza kontseilaria eta Nafarroako Gobernuko Bozeramainea ; Eneida Carreño Iñigo Aritza Ikastolako presidentea ; Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria eta Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentea.