Alerta horian dago Nafarroa euriagatik eta ekaitzengatik. Goizean lasaixeagoa izanen da eguraldia, eguzkia eta hodeiak tartekatu eginen dira eta tenperatura epelari eutsiko dio. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera baina, hodeiak saretzen hasiko dira eta euritara joko du. Ekaitza ere bota dezake.