Alemaniara hegazkinez joateko aukera martxora arte zabalduko da

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 18a, 08:35

>Frankfurt-era udan egin diren bidaiak %70 izan dira beteak eta hegaldiekin segitzeko asmoa iragarri du Lufthansa enpresak. 
>32.000 bidaiari izan dira hamar hilabeteotan. Astean zortzi konexio eginen dituzte: lau joaneko eta lau itzulerarako. 
>Lufthansak izandako harrera onak beste enpresak anima ditzakeela uste du Iruñeko aireportuko zuzendariak.

Frankfurt gertuago dugu Iruñetik duela zenbait hilabete. Lufthansa konpainiak erabaki zuen hegazkin bidaiak eskaintzea Iruñeko aireportutik Alemaniako hiriburura. Eta emaitzak onak izan direla diote: hamar hilabetean 32.000 bidaiari izan ditu eta hegazkin horien okupazioa %70ekoa izan da. Uda proba garaia izan zen eta erabaki dute hegaldi horiek denboran zabaldu eginen dituztela eta gutxienez martxora arte aukera izanen dela Iruñea-Frankfut bidaiak egiteko. Astean lau bidaia izanen dira Frankufurtera joateko eta beste lau alemaniako hiriburutik Iruñera itzultzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!