Franco hobitik ateratzea babestu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 17a, 18:12

Juan Carlos I erregearen grabazioak ikertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Francisco Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzea babestu du Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerrak aurkeztu dute onartu den adierazpena. Adierazpenak memoria historikoaren errekuperazioa beharrazkoa dela biltzen du lehenengo puntuan (aho batez onartu da puntu hau). Francisco Francoren gorpuzkia Erorien Haranean egotea biktima guztiei "irain" egiten diola ere aipatzen du bigarren puntuan, UPN, PSN eta PPN abstenitu egin dira puntu honen bozkaketan. 

Hirugarren puntuan Kongresuaren erabakiari babesa agertzen dio testuak, UPN, PSN eta PPN abstenitu egin dira puntu honen bozkaketan. Azkenik, laugarren puntuan Memoria Historikoaren Legea aldatzeko beharra agertzen du parlamentuak. Puntu honek UPN eta PPNren abstentzioa jaso du, eta PSNren kontrako bozka. 

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzarrak, gainera, Juan Carlos Iaren grabazioak ikertzeko eskatu du onartutako beste adierazpen baten bitartez. Podemos Orain Baik aurkeztu du, eta Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerraren babesa jaso du. UPN, PSN eta PPN kontra bozkatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!