Iruñeko Udalak aldaketan sakontzeko aukera izanen luke beste legealdi batez Diario de Noticias egunkariarentzat egindako inkestaren emaitzen arabera. Teldwind enpresak egindako galdeketaren arabera aldaketaren indarrek eskuratuko lukete gehiengoa: EH Bilduk indarrak irabaziko lituzke eta zinegotzi bat edo bi gehiago eskuratuko lituzte. Joseba Asiron buru duen koalizioak bigarren postua lortuko luke Udalean UPN izanen litzatekeelako beste behin irabazle bederatzi edo hamar zinegotzi eskuratuta; zinegotzi bat galtzen ahalko luke alderdi erregionalistak inkesta horren arabera. Geroa Bai litzateke hirugarren indarra eta egun dituen bost zinegotziak eskuratuko lituzke. PSNk ere hiru izanen lituzke orain bezala eta gehien eginen lukeenak behera Aranzadi izanen litzateke: zinegotzi bat jaitsiko litzateke. Izquierda-Ezkerra berdin mantenduko litzateke zinegotzi batekin eta PP zein Ciudadanos kanpoan geratuko lirateke. Ciudadanos dena dela, 2015ean bezala zinegotzi bat eskuratzetik oso gertu geratuko litzateke. %5eko babesa izan behar da zinegotzi bat eskuratzeko eta %4,9arekin geratuko litzateke alderdi laranja inkesta horren arabera. Hala, aldaketaren indarrek 27 zinegotzietatik 14 edo 15 izanen lituzkete.