Uxue Barkos izanen da lehendakarigaia eta Itziar Gomez alkategaia

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 17a, 07:41

Uxue Barkos eta Itziar Gomez. Arg: zabaltzen

Nafarroako Gobernuan presidentegai izateko aurkeztutako hautagai bakarra izan da Uxue Barkosena. Iruñeko Udalerako ere hautagai bakarra izan da Itziar Gomez. Primariak itxi dituzte Geroa Bai alderdiaren barruan. 

Errepikatu eginen dute Geroa Bairen bi hautagaiek: Uxue Barkos izanen da Nafarroako Gobernurako lehendakarigaia eta Itziar Gomez berriz Iruñeko Udalerako alkategaia. Larunbatean amaitu zen epea alderdiaren primarietan hautagaiak aurkezteko eta bi horiek baino ez zituzten aurkeztu. Bihar emanen dio zerrenden batzordeak oniritzia bi hautagaiei eta ondoren jarraimendu batzordeak berretsi beharko du. 

Gobernurako hautagaitzen kasuan beharrezkoa zen EAJ, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edota atxikitako taldeetako baten babesa izan behar zuen gutxienez, herriguneena edo 15 Geroa Baiko kideen babesa. Elebiduna behar du izan hautagaitza aurkezten duen horrek. Iruñeko Udalerako hautagaien kasuan, koaliozioa osatzen duten lau taldeen babesa ezinbestekoa du izan eta hiriguneko 10 kiderena gutxienez. Ezinbestekoa da kasu horretan ere hautagaia den pertsonak euskara eta gaztelania jakitea. 

Gobernurako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak ezagututa orain gainerako herri eta hirietakoak ezagutaraziko dituzte: Eguesibar, Altsasu, Zizur Nagusia eta bestelakoak, esaterako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!