Goizean gertatu da ezbeharra N-121-A errepidean, Bera parean, Nafarroan. Bi ibilgailuk istripua izan dute, eta, horren ondorioz, pertsona bat hil da eta beste lau arin zauritu dira. Ataungo 26 urteko emakumezkoa da hildakoa, eta Doneztebeko Mendaur istitutura lanera bidean zela gertatu da istripua. Lau zaurituek dagoeneko jaso dute senda agiria.
STEILAS sindikatuak irakasle kontratatuek pairatzen duten "arriskua" eta "prekarietatea" salatu du. "Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza langileen %30a lan baldintza ez-egonkor eta prekarioetan dago, eta sarritan eskatu bezala, finkotasun altuagoak arazo hau konpontzen lagunduko luke". Ikastetxeko lankideek elkarretaratzea egingo dute gaur.
Sindikatutak, halaber, N-121-A errepideko segurtasuna bermatzeko "premiaz eskuhartzea" galdegin dio Nafarroako Gobernuari. Nafarroan azken bi hilabeteetan gertatzen den 11. lan istripu hilgarria da, eta 2018 urtean lanean edo bertarako bidean hiltzen den 17. pertsona.