Lan istripuen hazkundea eskandalagarria delako neurriak eskatu ditu CCOOk

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 13a, 14:01

2012an Lan Erreforma abian sartu zenetik handitu egin dira lantokietan izaten diren istripuak. Prekarietatea eta ikuskaritza falta dira erantzuleetako bi. 

2012an Lan Erreforma abian sartu zenetik handitu egin dira lantokietan izaten diren istripuak. Prekarietatea eta ikuskaritza falta dira erantzuleetako bi. Hala nabarmendu du Comisiones Obreras sindikatuak. Datu latzak ere mahai gainean jarri ditu: Espainiako erkidegoetan baino gehiago handitu dira lan istripuak Nafarroan. Uda beltza gaineratu behar zaizkio Comisiones Obreras sindikatuak ateratako lehen sei hilekoaren txostenari. Udan, sei hildako izan baitira lanean zirela. 

Egunero 28 pertsonak izaten dute lan istripuren bat. Patronalaren zekenkeria eta Gobernuaren utzikeria azpimarratu ditu sindikatuak. Lan istripuen joera hazkundearena da eta horri etena jartzeko neurriak berehala hartu behar direla azpimarratu dute: lurraldetako ordezkarien figura berreskuratzea; prebentzioa; lantokira bidean izaten diren istripuak ere ainzat hartzea, baliabideak gehitzea edota ikuskaritzan jende gehiago aritzea. Nafarroak Enplegu Plana behar du martxan. Kalitatezko enplegua sortzea eta segurua izatea ezinbestekoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!