Egunerokora itzuli dira Landabengo Volkswagenen

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 13a, 07:49

Hamaika egunez ateak itxiak izan ditu Landabengo lantokiak. Aldi baterako lan erregulazio espedientea izendatu zuen zuzendaritzak CO2 isurketa araudi berriari egokituko zaizkion motorrak iristen ez zirelako. 

Zuzeneko 5.000 langile eta zeharkako beste 13.000 hasiko dira gaur "normaltasunez" lan egitera Landabengo Volkswagen enpresan. Hamaika egunez izan dira aldi baterako lan erregulazio espedientean murgilduta eta ateak itxiak izan ditu multinazionalak. Isurketa araudi berriari egokitzeko motorrak behar zituzten lantokian baina iristen ez zirela ikusita zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazioa izendatu zuen. Planifikazio falta sumatu dute sindikatuek erabaki horren atzean eta kritiko izan diren arren akordioa erdietsi zuten UGT eta CCOO sindikatuek zuzendaritzarekin. "Aukerarik onena" adostu zutela esan zuten gehiengoa duten bi sindikatuek "langileei eragin txikia" sortuko zielakoan. ELAk eta LABek aldiz, uste dute bazirela beste aukera batzuk mahai gainean lantokia itxi aurretik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!